Aldaera berriak arriskutsuak direla esan du Bruselak
BRUSELA. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentro ECDCk abisu eman du COVID-19a eragiten duen birusaren aldaera berrien arriskuaren inguruan. Aiseago transmititzen direla baieztatu dute, eta, beraz, horien hedapena kontrolatzeko neurriak «zorrozteko» eskatu dute. Bestalde, beharrezkoak ez diren bidaiak bertan behera uzteko galdetu dute. Izan ere, herrialde batean baino gehiagotan aurkitu dituzte aldaera berriak: Erresuma Batuan, Brasilen, Hegoafrikan eta Japonian. Aldaerak kutsakorragoak direla eta, Europako herrialdeei eskatu diete osasun sistemak «prestatzeko», gerta daitekeen «igoerari» begira, eta PCR probak egitean aldaera horiek atzemateko azterketak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu