Gizartea

Aldagela batean emakumezko bat grabatzea egotzita, gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak

20 urte ditu atxilotuak, eta Iruñeko kiroldegi batean gertatu zen erasoa.

2018ko abuztuaren 27a
16:08
Entzun

Foruzaingoaren arabera, kiroldegiko aldageletan, dutxatik atera eta janztera zihoala, zarata bat entzun zuen emakumezkoak. Begiratzera joan zenean, gizonezko gazte bat ikusi zuen sakelakoarekin bera grabatzen. Laguntza eskatu zuen orduan, eta aldageletan zegoen beste emakumezko baten laguntzarekin, gaztea atxiki zuen.

Egindakoaz damu zela esan zien gizonezkoak bi emakumezkoei, eta grabatu zuena borratzeko prest agertu zen.

Emakumezkoak salaketa jarri zuen Foruzaingoan, eta haiek gizonezkoa atxilotu zuten, frogak aztertu ostean. Diligentziak Iruñeko Instrukzio Auzitegiaren esku daude orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.