2003an, Aralarrek, EAk, EAJk eta Batzarrek Nafarroa Bai koalizioa osatu zuten, eta, Jose Antonio Urbiolaren ustez, formula egokia da hori independente delakoekin uztartzea. Sorrera hari buruz, alderdi bakoitzak bere kontakizuna du. Urbiolak berea du. «Nire sorkuntza dela esatera ausartuko nintzateke. Hemeroteka hor dago». Haren esanetan, 2003ko uda alderdi abertzaleen arteko batasunaren aukera iradokiz egin zuen, eta ikusi zuen jendeak ondo hartzen zuela ideia. Uda osteko lehen Euzkadi Buru Batzarreko bileran, gai monografiko gisa aztertu zuten, eta ontzat jo. Patxi Zabaletarengana jo zuen. Hautagai gisa, atzera bota zuen Uxue Barkosen izena. «Uste nuen EAkoa zela, baina gero atzera egin nuen».
Haren ustez, Sanzen garaiak min handia egin du: «Betidanik agintzen dutenen jantzia da UPN. Lehen karlistak ziren, edo liberal fueristak, baina 1841eko foru erregimena ez dute ukitu nahi. Hari ateratzen diote etekina da, eta Nafarroarentzat hondamendia da».
Nafarroako aldaketa, berriz, «historikotzat» jo du: «Historikoa da, posible delako. Lehen, ezinezkoa zen. Posible dela erakutsi da, eta orain erakutsi behar da ez dela aldi baterako».
«Aldaketa historikoa da, posible delako»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu