Aldaketak curriculumean

2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun

KENDUTAKO ZATIAK

Emakumeak. «Arreta berezia merezi dute gizonen eta andreen artean izan beharreko berdintasunak, andreen diskriminazioaren azterketak eta diskriminazioaren eta andreen aurkako indarkeriaren alternatibek». «Izatezko eta legezko diskriminazioak baztertu behar dira; bereziki, andreei eragiten dietenak».

Gizarte mugimenduak. «Nazioarteko erakundeen eta giza eskubideen alde ari diren mugimendu eta taldeen jarduna aztertu behar da». «Gaur egungo proiektu etikoen teoriak: bakezaletasuna, ekologismoa, feminismoa, boluntariotza...».

Diskriminazioa. «Sexuagatik, jatorriagatik, sinesmenengatik, desberdintasun sozialengatik, sexu joeragatik edo beste zernahigatik sortutako diskriminazioak baztertu behar dira». «Zatiketa sozial eta sexualaren balorazio kritikoa egitea, baita aurreiritzi arrazista, xenofobo, antisemita, sexista, homofobo edo beste diskriminazio batzuetan oinarritutakoena ere».

Afektibitatea. «Heziketa afektibo-sexuala ematea».

Elkarrizketa. «Gatazkak era elkarrizketatuan eta negoziatuan konpondu behar dira».

GEHITUTAKO ZATIAK

Mundua. «Gatazkak egungo munduan: terrorismoa, huts eginiko estatuak, fanatismo erlijiosoa eta nazionalismo baztertzailea».

Sinboloak. «Jakinda nazioa ez dela soilik errealitate juridikoa, baizik eta sinbolikoa, bereziki kasu egin behar zaio erakunde juridiko-politikoak ezagutu eta errespetatzeari, eta Espainiako eta Europako Batasuneko berezko sinboloei».

Konstituzioa. «Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak konstituzioan. Heziketa zibikoa eta zergen alorrekoa». «Familia Espainiako Konstituzioan».

Ekonomia. «Bizitza ekonomiko eta sozialean ekimen pribatuak daukan garrantzia». «Ekimen ekonomiko pribatuaren rola, aberastasun sortzaile gisa».

Eskubideak. «Giza eskubideen garapen historikoa, eta gaur egun errespetatu eta urratzen diren modua, batez ere gatazka kasuetan eta erregimen antidemokratikoetan».

Bizitza. «Giza eskubideak eta bizitzarekiko eta giza duintasunarekiko errespetua bioteknologia berriaren testuinguruan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.