Politika

Aldaketak ez du onartu PSE-EEn independente bezala aurkezteko eskaintza

Aldaketa plataformak ez du onartu PSE-EEk beraien zerrendetan independente gisa aurkezteko egindako eskaintza. Hala ere, Euskal Herrian kultura politiko berria lortzeko bidean "norabide oneko pauso" gisa hartu dute eskaintza. Gainera, datorren larunbatean, Bilbon ekitaldia egingo dutela iragarri dute plataforma "gizartean aurkezteko".

2005eko otsailaren 24a
13:21
Entzun
Joseba Arregik prentsaurrekoan azaldu duenez, Aldaketako kideak ez dira PSE-EEren zerrendetan independente gisa hauteskundeetara aurkeztuko. PSE-EEk egin zien proposamena ez onartzea erabaki dute, baina, hala ere, eskaintza ondo hartu dute, kultura politiko berria lortzeko "norabide oneko pausoa" dela iritzi baitiote. Esan dutenez, beraien helburua hauteskundeak baino harantzago joatea da, "gure lana epe ertain eta luzera bidean doa, eta egokia iruditzen zaigu, egitura gisa ez aurkeztea".

Gaur iragarri dutenez, datorren larunbatean, otsailak 26an, ekitaldia egingo dute, plataforma gizartean aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.