Onura komunaren aldeko hiriak. Aldaketa esperientziak elkarbanatuz irabazi lelopean egingo dute topaketa, Kataluniako hiriburuan, Barcelona en Comu koalizioak antolatuta, irailaren 4an, 19:00etan.
Bertan parte hartuko du Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Espainiako, Kataluniako eta Galiziako hiri ugaritako alkateekin batera. Bertan izango dira Xulio Ferreiro Coruñako alkatea, Jose Maria Gonzalez Kichi Cadizkoa, Ada Colau Bartzelonakoa, Dolors Sabater Badalonakoa, Manuela Carmena Madrilgoa, Martiño Noriega Santiago de Compostelakoa eta Pedro Santisteve Zaragozakoa.