Besteak beste, Pakito Arriaran fundazioa, Simon Bolivar koordinadora eta Diosdado Cabello diputatu venezuelarra salatu zituen Covitek, Angel Aldana deportatuaren heriotzaren harira Venezuelan egindako ekitaldi batengatik eta sarean argitaratutako mezuengatik.
"Terrorismoa goratzea" egotzi zien Covitek, baina Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi dute ez dagoela halako deliturik salatutakoetan. Pakito Arriaran fundazioaren gutun batean soilik ikusi dute delitu hori, baina epaileek gogora ekarri dute Espainiak ez duela horiek epaitzeko eskumenik, atzerrian gertatu zirelako.
Apirilean hil zen Aldana, Venezuelan. 1980ko hamarkadaren hasieratik egon zen etxetik kanpo, Amerikako hainbat herrialdetan, Espainiako agintarien erabakien menpe.