Aberri Eguna

Aldarrikapen eguna

Bilbon eta Aberri Eguneko ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago lehendakari izateko Iñigo Urkulluren hautagaitza aurkeztu du EAJko buruzagitzak; Iruñean, independentziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak izan dira nagusi EH Bilduk eta Independentistak Sareak antolatutako martxan; Donostian, berriz, Bakearen Usoaren inguruan bildu dira Ahal Dugu-ko kideak. 

arantxa elizegi egilegor
2016ko martxoaren 27a
07:24
Entzun

Iñigo Urkullu izango da EAJren lehendakaritzarako hautagaia, hala iragarri du Andoni Ortuzarrek Bilboko Plaza Berrian egindako agerraldian. Hain zuzen ere, Aberri Eguneko ekitaldiaren hasiera baliatu du Ortuzarrek Euzkadi Buru Batzarraren erabakiaren berri emateko. Dena den, orain alderdikideak izango dira Urkulluren hautagaitza berretsi edo beste hautagai baten alde egitearen artean erabaki beharko dutenak; prozesua apirilaren 6a eta maiatzaren 7a bitartean egingo dute. 

Urkulluk berak nabarmendu du "estatuarekiko harremanak" aldatuko dituen estatus berri baten beharra, eta iragarri du horretan jarriko dituztela indarrak datorren legealdian. Hain zuzen, eta zentzu horretan ezker abertzalearekin "hitz egiteko" prest agertu dira jeltzaleak. Baina Ortuzarrek zehaztu du euren helburua "euskal estatua" dela, eta ez "estatu iraultzailea". "Prest gaude lehen aukeraren inguruan hitz egiteko, baina bigarrena bada euren hautua jo ditzatela beste ate batzuk". 

Iruñean, independentzia aldarri

Artean, milaka izan dira Iruñeako karikak bete dituztenak EH Bilduk antolatutako ekitaldiekin bat eginez. Manifestazioa hasi aurretik egindako agerraldian Pello Urizarrek ohartarazi du euren xedea dela Euskal Herria "etorkiznera begirajartzea" horretarako beahrrezko gehiengo sozial eta politikoa osatuz. "Geiengo horiek erabakitzeko eskubidearen alde jarri behar ditugu, hura beharrezko tresna delako bai politikagintzan eta baita arlo sozialean ere".

Bide batez, eta Espainiarekiko harremanez Urizarren ohartarazi du "egungo statu quo-ak betiereko menpekotasuna" dakarrela bere baitan, izan ere, "Estatuak ez du onartzen Euskal Herria subjektu politiko gisara". Hala, independentisten irtenbide bakarra urratsak egiten hastea dela nabarmendu du EH Bilduko legebiltzarkideak: "Bide horretan aurrera egiteko tresnak eta gehiengoak eskaini behar dizkiogu gizarteari; hori da gure eginbeharra. Ikusarazi behar diegu independentzia dela herri eta gizarte gisa dugun geroa bermatzeko modu bakarra". 

"Erabakitzeko garaian sartzen ari gara, eta demokraziari, justiziari, euskal estatuari eta eskubideei baietz esanez erabaki nahi dugu", aldarrikatu du Independentistak Sareak-eko bozeramaile Txutxi Ariznabarretak. Bide batez, eta EAKri erantzunez, Ariznabarretak ohartarazi du "amaitua" dela bi aldeko negoziazioen garaia, "ez gaude prest Espainiar estatua demokratizatu arte zain egoteko". Hala, bide bakrra geratzen dela iragarri du Ariznabarretak: "Mugimendu abertzaletik haratago joango den mugimednu independentista sortu behar dugu". 

Donostian, alternatiba

Aurtengo berritasuna AHal Dugu-k Donostian egindako ekitaldia izan da. Bertan Nagua Alba idazkari nagusiak "inor kanpoan utziko ez duen aberriaren beharra" aldarrikatu du. "Guk ez dugu aberririk ulertzen haren oinarrian, bakea, giza eskubideak eta eskubide sozialak ez badaude", nabarmendu du Albak. 

Ahal Dugu-k mezua helarazi die "guztienak diren ikurrak monopolizatu" asmo dituztenei, eta ohartarazi "guztientzako" dagoela tokia aberrian. Bide batez, alderdiak Aberri Eguna ospatu izana kritikatu dutenei ere erantzun die Albak: "Ez da ausardia, gurea elkarbizitza lortzeko gogoa da". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.