Otsaileko greben segida izango dira datozen asteetako lanuzteak. Hona sindikatuen aldarrikapen nagusiak:
Aurrekontua handitu. 2023rako xede gisa jarri dute Europako Batasuneko batezbestekora iristea: BPGaren %7ra; %25, lehen arretara.
Lantaldea egonkortu. Behin-behinekotasuna %8ra jaitsi nahi dute sindikatuek, egun %50etik gorakoa baita. Gainera, plantillak «egoki dimentsionatzeko», 5.000 lanpostu berri sortzeko eskatu dute.
Lan baldintzak hobetzea. Erosahalmena berreskuratzea, lana eta familia bateratzeko neurri «eraginkorrak» hartzea, garapen profesionalaren deialdia egitea, ordezkapenak lehen egunetik betetzea, eta langileen aurretiazko erretiroa erraztea galdegin dute.
Gatazkak konpontzea. Besteak beste, Santiago ospitaleko larrialdietako gatazka edota Donostiako eta Gurutzetako ospitaleen mantentzea konpontzeko eskatu dute, baita etengabeko arretaguneetako murrizketak kentzeko ere.
ALDARRIKAPENAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu