Atxiloketak

Aldekoa-Otalorak eta Salterainek Ertzaintzaren esku jarraitzen dute

ETArekin zerikusia izatea egotzita atxilotu zituzten atzo Iurretan (Bizkaia). Areago, "terrorista bilatuenen" zerrendan sartu zituen joan den astean bi gazte horiek Espainiako Barne Ministerioak, baina Aldekoa-Otaloraren familiaren baserrian atxilotu ditu Ertzaintzak. Arkautin dauzkate inkomunikatuta, eta bihar eramango dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera.

2008ko martxoaren 3a
17:34
Entzun
Oroitz Aldekoa-Otalora eta Agurne Salterain Ertzaintzak atzo atxilotutako bi gazte bizkaitarrak Arkautiko (Araba) polizia etxean dauzkate, inkomunikatuta, eta bihar eramango dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, Madrilera; Ismael Moreno epaileak hartuko ditu.

Joan den astean "terrorista bilatuenen" zerrendan sartu zituen Espainiako Barne Ministerioak bi gazteak, eta Gorka Lupiañez atxilotu zutenetik ihes eginda eta gordeta zeudela agertu zuten. Hala ere, Aldekoa-Otaloraren familiaren baserrian atzeman dituzte, beren ohiko bizilekutik hurbil. Ertzaintzak berak agertu zuenez, atxilotu zituztenean beren nortasun agiriak zeramatzaten eta ez zieten eragozpenik jarri.

Lupiañezi aterbe ematea egotzi diete bi gazteei. Lupiañezek tortura testigantza gogorraeman zuen joan den abenduan atxilotu eta hainbat egunez Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.