Alderdi berriaren erregistroa

Rios eta Etxeberria. L.J. / ARGAZKI PRESS.
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun

Espainiako Gobernua



Barne Ministerioa. Alderdi berriak Espainiako Barne Ministerioaren erregistroan izena emango du. Barne Ministerioari dagokio eskaera aztertzea.

Ministroen Kontseilua. Eskaera Auzitegi Gorenera igortzekotan, Ministroen Kontseiluak erabakia hartu behar du.

Fiskaltza



Inpugnatu edo ez. Fiskaltzak erregistro eskaera Auzitegi Gorenean inpugnatu edo ez inpugnatzeko aukera dauka.

Auzitegi Gorena



Tramitazioa. Fiskaltzak edota Estatuaren abokatuak igorritako inpugnazioa jasotzen badu, alegazioak aurkezteko epea ireki behar du. Alderdi berriak hamar eguneko epea izango luke.

Auzi saioa. Alde guztiek argudioak azal ditzaten auzi saioa egin beharko luke.

Erabakia. Auzi saioa egin eta egun gutxira iritsiko litzateke. Hauteskunde deialdia baino lehen erabakitzeko denbora dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.