Alderdi eguna

Alderdi egunean mobilizatzeko deia egin die Imazek EAJko militanteei

"Aurtengo Alderdi egunean mobilizatzen bagara, suziri bat bezala irtengo gara", hala azaldu du EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek, gaur, Alderdi egunarekin batera aurkeztu den EAJren aldizkarian. Alderdikide bakoitzaren "indarra eta mobilizazioa" eskatu ditu Imazek. Era berean, estatutu berri baten beharra azpimarratu du, "lana eta aberastasuna lortzeko eta Europan lider izateko". Imazek orain dela 25 urteko Alderdi egunarekin alderatu du aurtengoa, "biak Euskal Herriaren autogobernuaren etorkizunean une erabakigarria" suposatzen baitute.

2004ko irailaren 23a
15:32
Entzun
1979an egin zen Alderdi eguneko lema "Bai Estatutoari" izan zen.

Ibarretxeren plana oztopatzen badute, hurrengo hauteskunde autonomikoetan "etorkizuneko proiektu hau aurrera ateratzeko gehiengoa" eskatuko dutela esan du Imazek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.