Jendea biltzen lehenago hasi bada ere, hamaika eta erdiak pasatxo zirela zabaldu dute Egunkaria auziko zazpiauzipetuetatik bostek -Xabier Alegria Madrilen da 18/98 auziko epaiketan, eta Txema Auzmendik ezinezkoa zuen Andoainen izatea-- Epaiketarik ez jartzen zuen pankarta.
Hain atzean, dozenaka lagun bildu dira: Egunkaria-ko langile izanak, itxiera salatu nahi zuten herritarrak, eta hainbat gizarte eragileren ordezkariak, hala nola, alderdietakoak, sindikatuetakoak eta beste elkarte eta mugimendu batzuetakoak. Besteak beste, Andoainen izan dira Joseba Egibar EAJren GBB Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Xabier Ezeizabarrena alderdi bereko Donostiako Udaleko zinegotzia, Joseba Alvarez Batasuneko mahaikidea, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileorde eta Aintzane Ezenarro alderdi bereko legebiltzarkidea, Mertxe Colina ABkoa, German Kortabarria ELAko komunikazio idazkaria, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Maixux Rekalde Lokarriko kidea, eta Xabier Letona Argia-ko zuzendaria. Inauteriak izanik, zenbait lagunek mozorrotuta parte hartu dute elkarretaratzean.
Gaur lau urte itxi zuen Euskaldunon EgunkariaGuardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Halaber, euskarazko egunerokoarekin zerikusia zuten hamar lagun atxilotu zituzten. Horietatik zazpik auzipetuta jarraitzen dute, eta Egunkaria-k itxita. Gainera, Guardia Zibilaren inkomunikatuta izan ziren denboran torturak jasan zituztela salatu zuten atxilotuetako batzuk.
Hori guztia oroitarazi eta salatu nahi izan dute elkarretaratzean bildutakoek, eta, era berean, auzia behin betiko ixteko eskatu dute.
4 urte 'Egunkaria' itxi zutela
Alderdi eta gizarte eragile ugariren ordezkariek salatu dute 'Egunkaria'-ren itxiera, laugarren urteurrenean
Besteak beste, EAJko, Batasuneko, Aralarreko, ABko, ELAko, Kontseiluko, Lokarriko, AEK-ko, eta 'Argia' aldizkariko ordezkariak izan dira Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean egin den elkarretaratzean. Itxiera salatu ez ezik, auzia behin betiko ixteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu