Bi proposamenen inguruan egin ditu aldebikoak AuBk EAJ, EA, IU-EB, Aralar eta Batzarrerekin. Batetik, udaletan gestorak sortzea, eta bestetik, "bost alderdi horien ordezkariei ez dagozkien hautetsiek dimisioa aurkeztea". AuBko eledunen arabera, udaletan gestorak sortzea zen euren proposamen tinkoena, "baina bost alderdi horiek borondate eza erakutsi dute".
Bestalde, irailaren 13rako ekimen antolatu dutela iragarri du AuBk. Ekimen horretan AuBko ordezkariek eta herri plataformetako ordezkariek hartuko dute parte.
Batasunaren ilegalizazioa
Alderdi politikoekin izandako harremanak "eskasak" izan direla salatu du AuBk
Autodeterminazioaren Bilgunea EAJ, EA, IU-EB, Aralar eta Batzarre alderdiekin bildu azken egunotan, eta aldebiko bilera horien ondorioak "eskasak" izan direla nabarmendu dute gaur Donostian Pedro Albite eta Itziar Lopategi eledunek. "Borondate eza" izatea egotzi die AuBko kideek, eta eragile sozialek babes handia eskaini dienez, bost alderdi horien jarrera gizartearen gehiengoak eskatzen duenarekin bat ez datorrela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu