Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea nazioarteko jardunaldietako gaurko mahai inguruko esan batzuk:
Sabin Azua (B+I Strategy): "Desberdintasun sozialak murrizteko behar dugu erabakitzeko eskubidea".
Imanol Esnaola (Gaindegia): "Euskal Herri politikoaren aurretik Euskal Herri funtzionala dago. Baina herri ikuspegia ez da lantzen. Arazoen aurrean, aukera da lurralde lankidetza".
Eneritz Zabaleta (Paueko unibertsitatea): "Ez dago lurralde garapen proiekturik Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarentzat".
Joseba Azkarraga Etxagibel (Mondragon unibertsitatea): "Hiperdependenteak gara. Zentzuzko gizartegintza integratzen duen burujabetza behar dugu. Burujabetzak iraunkortasuna behar du".
Nekane Jurado (EHU): "Merkantzia gara. Politika ekonomikoa, lan araudia... estatuen eskumenak dira".
Jon Olano BERRIAko kazetariak mahai ingurua zuzenean jarraitu du Twitterren