Politika

Alderdiek "guztientzako Euskadi eraikitzeko marko politikoa" adostu behar dutela iritzi dio Lopezek

Prozesuan aurrera egiteko PSE-EEren errepide mapa "oinarri demokratikoak eta Zuzenbide Estatua" direla adierazi du Patxi Lopez idazkari nagusiak. Ondorioz, gizartea ordezkatzen duten alderdi guztiekin hitzegin nahi dutela agertu du. Elkarrizketaren izenean, ordea, ez dutela "inposaketarik" onartuko ohartarazi du.

2006ko irailaren 9a
18:45
Entzun
"Euskal gizartearen zati bat ordekatzen duten guztiekin hitzegin nahi dugu, guztien artean gure elkarbizitza markoa bilat nahi dugulako; guztien artean eta guztientzako Euskadi eraikitzeko marko politikoa", esan du Lopezek Zumagarragako (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitza inauguratzeko ekitaldian.

Elkarrizketan horren mugak, PSEren errepide mapa, "oinarri demokratikoa eta Zuzenbide Estatua" direla zehaztu du. Era berean, ez daudela elkarrizketaren izenean "inposaketarik" onartzeko prest ohartarazi du. "Ez gaude inoren planteamenduak euskal gizarteari inposatzeko balio dezakeen elkarrizketarako prest. Herri honetan egin dugun sakrifizioaren onsoren ez gaude prest inork bazterrean utz gaitzan, eta euskal gizartearen erdia bazterrean utz dezan".

Prozesuari buruz gehiegi hitzegiten dela iritzi dio Lopezek, eta, horren ordez, "egin" egin behar dela gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.