Koronabirusa

Alderdiek ontzat emango dute alarma luzatzea

Pedro Sanchez. EFE.
2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuaren buru Pedro Sanchezek, joan den igandean, iragarri zuen alarma egoera beste bi astez luzatzeko asmoa duela. Horretarako, Espainiako Kongresuan dauden alderdien adostasuna behar du, baina ez dirudi bide horretan oztopo handirik topatuko duenik, gehienak ados agertu baitira, gobernuaren jarduerari egindako kritikak gorabehera. EAJko diputatu Aitor Estebanek iragarri du, Euskadi Irratiari emandako elkarrizketa batean, talde parlamentario jeltzaleak baiezko botoa emango duela, «pertsonen segurtasuna» bermatu beharra dagoela uste baitute, baina ohartarazi du egoera hau ez litzatekeela «behar dena baino gehiago luzatu behar».

Kataluniako ERCk, aldiz, esan du abstentziora joko duela horri buruzko bozketan, Espainiako Gobernuak ez badu «konfinamendu orokorra» erabakitzen eta ezinbestekoak ez diren enpresen jarduera gelditzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.