su-etena

Alderdiekin bilerak egingo ditu Ibarretxek aste honetan

ETAren su-eten iraunkorraren ingurukoak aztertzeko alderdi politikoekin bilerak egingo ditu aste honetan Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Hala iragarri du Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaileak, eta PPk ez beste alderdi guztiek lehendakariaren elkarriketarako gonbidapenari baiezkoa eman diotela zehaztu du.

2006ko martxoaren 28a
14:47
Entzun
Aralarreko buruzagiekin eta Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiarekin batzartuko da bihar Ibarretxe; ostiralean Jaurlaritzako hirukoko alderdiekin (EAJ, EA eta EB). Batasunarekin, berriz, zehaztu gabe daukate bilera eguna.

PPk, aldiz, Ibarretxeren gonbidapena jaso arren, uko egin dio bilera egiteari. Hala ere, nahi duenean "ateak zabalik" izango dituela erantsi du Azkaratek, "PP ere konponbidearen zati baita".

EHAKri, ostera, ez dio biltzeko proposamenik egin Ibarretxek, EHAKren "sentsibilitate politikoa" Batasunak ordezkatzen duela uste baitu.

EAEko alderdiekin bilera txanda amaitu ostean lehendakariak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartzeko asmoa duela agertu du Azkaratek, baina oraindik egunik jarri gabe daukatela. Behin batzar hori egindakoan berriro ere alderdiekin harremanak izateari ekingo dio, baina modu "diskretuan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.