Alderdien elkarrizketen emaitza erakundeen egonkortasuna izatea espero du Jaurlaritzak

2015eko ekainaren 2a
15:43
Entzun

Gobernu Kontseiluko osteko agerraldian, hauteskunde osteko balizko akordioen inguruan hitz egin du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Espero du bozen ostean abiatutako elkarrizketen emaitzak gobernuei egonkortasuna emateko akordioak izango direla.

Erkorekaren iritziz, egonkortasun hori da euskal gizarteak eskatu zuena "hautetsontzietatik atera den hauteskunde mapa diseinatu zuenean".

Nafarroan gobernua aldatzeak herrialde horren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren arteko harremana alda daitekeen galdetuta, Erkorekak "errespetu osoa" azaldu du Nafarroako alderdien eta erakundeen "autonomiarekiko". Sortu zenetik, Jaurlaritzak "lankidetza eta elkar ulertze harremana" proposatu izan du Nafarroako erakundeekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.