Alderdien interes jokoa ikusi du EAJk Lesmesen dimisioan

Carlos Lesmesek dimisioa aurkeztu du CGPJko buru gisa, eta aldaketak behartu lau urtez luzatu den prozesuan

2022ko urriaren 11
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) egoerak ezin zuen okerrago egon; beraz, Carlos Lesmesek presidente gisa dimisioa eman izanak lehendik hondatua zegoen egoera bistaratu baino ez du egin, EAJren begietara. Aitor Esteban Espainiako Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak esan duenez, interes alderdikoiak eta judizialak daude dimisioaren atzean. «Onartezina eta gaitzesgarria» iruditzen zaio duela lau urte aldatu behar zen karguaz oraindik ere adostu ez izana, eta blokeo egoera luzatu izana.

Lesmesek igande gauean iragarri zuen dimisioa aurkeztuko zuela: «Ni erakunde horien buru izateak ez du jada baliagarritasunik, eta, gainera, nire kontzientzia profesionalaren aurkakoa izango litzateke», azaldu zuen. Hori dela eta, atzo bertan premiaz elkartu ziren Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta Alberto Nuñez Feijoo PPko burua. Hiru orduko bileraren ostea, aurrerapausoak izan zirela esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.