Batasunak Barañaingo (Nafarroa) eta Getxoko (Bizkaia) erasoak larritzat jo izana urrats bat dela adierazi du Rubalcabak eta Espainiako Gobernuak kontutan hartzen duela. Hala ere, baina, Espainiako Barne ministroaren ustez, ez da nahikoa.
Bestalde, euskal presoen balizko hurbilketari dagokionez "epe laburrean espetxe politikan ez da aldaketarik egongo" Rubalcabak adierazi duenez. "Ez dugu pentsatu ere egin eta pentsatzen dugunean alderdi demokratikoei eta espainiar guztiei esango diegu", azpimarratu du.
Bake prozesua
Alderdien Legea eta espetxe politika ez direla aldatuko ziurtatu du Rubalcabak
"Ez dugu Batasuna legez kanpo uzti zuen Alderdien Legea aldatuko" ziurtatu du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne Ministroak RNE irrati katean. Batasunak joko demokratikoan sartu nahi badu joko arauak bete beharko dituela azpimarratu du eta arau horiek Espainiako Alderdien Legean argi eta garbi daudela ezarrita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu