politika

Alderdien Legea etetea "zentzugabekeria demokratiko eta juridikoa da" PSErentzat

Andoni Ortuzarrek Alderdien Legea eteteko egindako eskaerari erantzun dio PSE-EE alderdiko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek. Haren ustez, "legea bertan behera geratzeko ardura soilik ETAk eta ezker abertzaleak dauka, zentzua galduko du-eta indarkeria desagertzen denean".

2010eko maiatzaren 26a
13:52
Entzun
Alderdien Legea etetea "aberrazio demokratiko eta juridikoa da" Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailearentzat. Haren ustez, "ezin da legea aplikatu edo ez, ez dakit zeren interesen edo espekulazioren arabera". Legearen indargabetzea "ETAren eta ezker abertzalearen esku dago soilik" Pastorrentzat, "zentzua galduko du-eta indarkeria desagertzen denean".

Bizkai Buru Batzerreko presidente Andoni Ortuzarrek eskaera hori egin du ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezteko aukera izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.