Batasunaren ilegalizazioa

Alderdien Legea ez dutela indargabetuko ziurtatu du PSOEk, eta ezartzen dituen baldintzak betetzeko eskatu dio Batasunari

Batasuna legez kanpo uztea ahalbidetu zuen Espainiako Alderdien Legea baliagarri dela iritzi dio Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Kongresuko PSOEren bozeramaileak; areago, "bake prozesuaren erreferentzia markoa" lege hori izango dela adierazi du. Ildo horretatik, politikan parte hartzeko lege horrek ezarritako baldintzak beste behar dituela ohartarazi dio Batasunari.

2006ko apirilaren 6a
19:45
Entzun
"Batasunak badaki legea bete behar duela, eta betetzen badu, alderdi legala izango dela. Eta legala bada hauteskundeetara aurkeztu ahal izango du", esan du Rubalcabak Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. "Demokraziaren joko arauak" ez dituztela aldatuko erantsi du, eta Alderdien Legea baliagarri denez ez dutela atzera botako: "Ez dugu Alderdien Legea indargabetuko. Joko arauak oso argi daude, eta lege hori da bake prozesu honen erreferentzia markoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.