Legez kanporatzea

Alderdien legea indargabetzeko eskatzen duen adierazpen instituzionala babestu du Bergarako PSEko zinegotziak

Bergarako udalak Espainiako Gobernuari alderdien legea indargabetzeko eskatzen dion adierazpen instituzionala onartu zuen atzo. Bergarako udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Francisco Javier Garay Bergarako PSEko zinegotziak adierazpenaren alde bozkatu zuen. EAJren proposamena EAJ-EAren, Aralarren, EBren eta PSEren aldeko botoekin eta PPren aurkako botoarekin onartu zen.

2006ko maiatzaren 30a
17:57
Entzun
Adierazpen horretan, "Espainiako Alderdien Legea indargabetzeko beharrezko urratsak" abian jar ditzala eskatzen dio Espainiako Gobernuari.

Angel Santano Bergarako PPko zinegotziaren ustez, PSEko zinegotziaren jarrera "sinesgaitza" da. PSOEk alderdien legearen alde bozkatu zuelako Espainiako Kongresuan.

Donostian ez dute EAJren proposamena eztabaidatu ere egin

EAJk Donostiako udalean ere egin du Espainiako Gobernuari alderdien legea indargabetu dezala eskatzeko proposamena. Donostiako udalak, baina, proposamena eztabaidatu ere ez du egin.

PSEren botoekin bakarrik onartu dute "abiatu den prozesuari leialtasuna" erakusteko eztabaida ez egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.