Alderdien Legea "neurri egokian" aplikatu dela iritzi dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak, "ez exijitzen duena bainomurritzago, ez agintzen duena baino areago". Gasteizen egin ditu adierazpen horiek, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera Azukre Fabrika Zaharrean eman duen mitinean. Hain zuzen ere, kanpaina hasi denetik ezker abertzaleko zerrenden ezeztatzeari buruz hitzegin duen lehen aldia izan da.
Zapaterok iradoki du ezker abertzaleko zerrenden ezeztatzea sektore horrek indarkeriaren inguruan duen jarreragatik dela: bortizkeria babestea eta justifikatzea leporatu die, eta gaitzetsi arte ez dutela bozetan parte hartuko eman du aditzera. "Indarkeria babestuta, justifikatuta eta esplikatuta demokrazian ezer ez da posible".
Baina ezker abertzalea ez ezik, PP ere kritikatu du, Alderdien Legea behar besteko zorroztasunez ez aplikatzea leporatzen dietelako. "Horrela aplikatu behar dira legeak, bide zuzenetik, eta paradoxikoa gertatzen da -haserregarria ez esatearren-, indarkeria gaitzetsiz etxeko lanak egin ez dituztelako protestan ari direnenen alboan oposizio demokratikoak esatea atea ireki diegula bortxatzaleei", azpimarratu du.
Ezker abertzalearen jarraitzaile talde batek protesta egin du atarian hautagaitzen ezeztatzearen aurka, eta oihuka hartu dute Zapatero.
M-27. Hauteskundeak
Alderdien Legea neurri egokian bete dela nabarmendu du Zapaterok
Espainiako gobernuburuak PSE-EEren mitinean parte hartu du, Gasteizen. "Indarkeria babestuta, justifikatuta edo esplikatuta demokrazian ezer ez da posible", esan du ezker abertzaleko hautagaitzen ezeztatzea argudiatzeko. Ezker abertzalearen jarraitzaile talde batek protesta egin du atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu