Manifestaziorako deialdia egin duten eragileek "Konponbiderako Mahaiaren sorreraren aldeko ekarpena" egin nahi dute eta "Euskal Herriarentzat konponbide demokratikorako prozesua" aldarrikatu dute.
Konponbidea "elkarrizketa eta adostasunaren bidetik" iritsiko dela uste dute antolatzaileek. Era berean, Euskal Herri osoko herritarrei hitza eman behar zaiela eta eskubide guztiak aitortu behar direla uste dute.
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten 36 eragilek egin dute deialdia. Hitzarmenaren sinatzaile guztiek ez dute bat egin manifestaziorako deialdiarekin.
Ondorengo eragileetako ordezkariek sinatu dute agiria:
ANV · Batasuna · LAB · HIRU · ABK · AEK · Anai Artea · Askatasuna · Askapena · Bai Euskal Herriari · Behatokia · Bilgune Feminista · Duina · Eguzki · EHaroak · EHBE · EHE · Elkartzen · Emakume Internazionalistak · ESAIT · Etxerat · Euskal Ihezlari Politikoen Kolektiboa · Euskal Preso Politikoen Kolektiboa · Euskal Konfederazioa · Euskaria Fundazioa · Gernika Batzordea · Gurasoak · IKA euskaltegiak · Ikasle Abertzaleak · Komite Internazionalistak · Kontseilua · Matalas · Oinarriak · Segi · Sortzen Ikasbatuaz · TAT
politika
Alderdien mahaia berehala abian jar dadin eskatzeko manifestazio egingo dute Iruñean, ekainaren 17an
Euskal Herriko 36 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragiletako ordezkariek =iKonponbide Mahaia Orain!Euskal Herria, Erabakia, Adostasuna=i lelopean datorren ekainaren 17an Iruñean egingo den manifestazioa aurkeztu dute gaur. Manifestazioa arratsaldeko seietan abaituko da Iruñeko Golem zinemetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu