Politika

Alderdien mahaia eratzeko oraindik "sukaldeko lan handia" egin behar dela uste du Aresek

Rodolfo Ares PSE-EEko zuzendaritzaren koordinatzailearen ustez lasai eta presarik gabe hartu behar da alderdien mahaiaren eraketa baldin eta ekimen sendoa izatea bermatu nahi bada. Izan ere, alderdien arteko elkarrizketa abiatzeko oinarriak oraindik zehaztu gabe daudela agertu du, eta, beraz, "sukaldeko lan handia" egin behar dela oraindik.

2006ko apirilaren 21a
14:30
Entzun
ETAk su-eten iraunkorra eman ondorengo prozesuan hurrengo urratsa Espainiako Kongresuaren baimenarekin Zapateroren Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa abiatzea izango dela uste du Aresek, "indarkeria behin betiko amaiarazten saiatzeko". Horretarako su-etenaren benetakotasuna egiaztatu behar dela nabarmendu du, eta posible dela Zapaterok Kongresuari baimena maiatz amaieran edo ekain hasieran eskatzea.

Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketarekin batera, alderdien arteko elkarrizketa prozesua abia daitekeela agertu du PSE-EEko buruzagiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, elkarrizketa prozesu eta mahai horren eraketa lasai eta presarik gabe egin behar dela azpimarratu du; hain justu, presarik gabe aritzea dela arrakasta bermatzeko bide bakarra. "Orain hainbeste aipatzen den hori, dela mahaia, foroa, edo alderdien topagunea, berme guztiekin egin behar da; ez dadila behintzat elkarrizketa hasi bezain laster hautsi. Horretarako, aurretiko sukalde lan handia egin behar da oraindik", nabarmendu du.

Batasunak prozesu eta gune horretan parte hartu ahal izateko legezko izan behar duela erantsi du: "Alderdi guztiak elkarrekin esri ahal izateko, Batasuna barne dela, Batasunak legezko izan behar du. Batasuna legezko ez bada harekin batera alderdien mahairik osatzeko aukerarik ez dago"

. Izan ere, orain hainbeste aipatzen den hori guztia -mahaia, foroa, alderdien topagunea— berme guztiekin egin behar da, behintzat ez dadila elkarrizketa hasi bezain laster hautsi. Aurreitko, sukalde lan handia egin behar da oraindik, eta, noski, alderdi guztiak elkarrekin eseri ahal izateko Batasuna barne dela, Batasunak legezkoa izan behar du; Batasuna legezko ez bada harekin batera alderdien mahairik osatzeko aukerarik ez dago. Presa aholkulari txarra da. Presaka dabiltzanek eta dagoeneko mahaia eratzeko baldintzak badirela saten dutenek Batasunari exijitu beharko liokete legezko bihur dadila".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.