Bake prozesua abiatzeko lanean "gogor" ari direla azaldu du Batasuneko bozeramaileak, baina, oraindik ez da momentua horretaz hitz egiteko iritzi dio, "oinarri sendorik eta akordio nahikori ez dagoelako". Beraien helburua gatazka politikoa gainditzea dela nabarmendu du, eta horretarako ahalegin guztiak egiten ari direla dio. Bake prozesua ezin dela eguneroko "pin pan pun" politikoa bihurtu azpimarratu du. "Presarik gabe eta argudio sendoekin egin behar da hori, eta ez komunikabideetan retrasmititu". Informazioa gehiena dutenak "isilik" daudela azaldu du, eta hori dela onena.
Elkarrizketarako mahaia zein den ez da garrantzitsua Batasunaren iritzian, baina hori bai, baldintza batzuk bete behar dituela uste du: "Denok erabaki behar dugu mahai hori zein izango den, baina ez du lurralde mugarik, muga ideologikorik eta bazterketarik eduki behar.Badirudi mahaien inflazioa dagoela, baina mahai bakarra behar da, denon artean osatuta eta oinarri sendoekin".
Azken egunetan sortu diren zurrumurruak gezurtatuz, Anoetako proposamenari ez diela ekarpenik egingo esan du. "Lehen akordio bat bilatu nahian gabiltza, mahaia osatzeko oinarriak jartzeko akordioa lortzeko. Nazio eztabaidagunean lortu genuen akordioa ekarpen bat da, baina ez diogu inori esaten horri batu behar zaiola nahi eta ez".
Manifestazioa igandean
Ertzaintza joaten ez den manifestazioetan ez dela istilurik egoten esan du, eta beraz, datorren igandean ere Ertzaintza agertzen ez bada, ez dela istilurik egongo aurreratu du. Nolanahi ere, Otegiren iritzian, hori ez du Jaurlaritzak erabakitzen: "nik ulertzen dut Jaurlaritzak esatea Batasuna ez dela inor Ertzaitzak zer egin behar duen esateko. Noski horretarako daude Maria San Gil, PP, PSOE, TVE eta Garzon epailea. Horiek esaten dute Ertzaintzak non egon behar duen, eta noren kontra".
Politika
Alderdien mahaia osatzeko ahaleginetan ari direla dio Otegik
Alderdien mahaia sortzeko lanean "gogor" ari direla azaldu du Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, ez dela hitz egindako dena kontatzen aritzeko garaia uste du, "arduragatik", eta "akordio nahikorik ez dagoelako". Osatu behar den alderdien mahaiak ez duela abizenik eduki behar uste du, garrantzitsuena "denak egotea eta mugarik ez jartzea" delako. Bestalde, eta iganderako egin duten manifestazio deialdiari lotuta, Ertzaintza agertzen ez den manifestazioetan ez dela istilurik egoten azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu