Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpen horiek Ibarretxek. ETAk su-etena iragarri ostean "zentzuzko epe bat" pasa behar dela uste du Lehendakariak alderdien mahaia deitu aurretik. Epe hori "uda ostean" ezarri du Ibarretxek.
Elkarrizketa mahai horretarako alderdi bakoitzak bere "lehentasunak" ezarri behar dituela uste du Ibarretxek. Eta ere berean, eztabaida gaiak zeintzu izango diren erabaki beharra dago. Lehendakariarentzat "lehentasunak" normalizazio politikorako akordioa lortzea eta "euskal gizarteak galdeketa baten bitartez akordio horiberrestea" izango lirateke.
Prozesuaren gidaritza Zapaterori uzteko eskatu dio PSE-EEk Ibarretxeri
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak "lasaitzeko" esan dio Ibarretxeri eta "prozesua gidatu behar duenari lan egiten uzteko" eskatu dio. Pastorren hitzetan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainaiko Gobernuko presidenteak gidatu behar baitu prozesua.
Ibarretxek alderdian mahaia uda eta gero osatzeko asmoa agertu eta gero hitz egin du horrela Pastorrek."Lasaitu egin behar du, ez du presarik izan behar ez eta datarik jarri behar ere. Izan ere, logikoena da prozesuaren bilakaeraren arabera datak ezartzen joatea".
PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, gaur gaurkoz PSE-EE ez da Batasunarekin mahai berean eseriko. Hala ere, azpimarratu duenez, "gaur ez da mahaia deitzeko unea".
Su-etena
Alderdien mahaia "uda ostean" deitzeko asmoa du Ibarretxek
"Uda ostean" alderdien mahaia deitzeko asmoa du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. ETAren su-eten iragarpenaren ostean eta "zentzuzko epe bat" pasa eta gero alderdien mahaia osatu behar dela uste du Ibarretxek. Elkarrizketa mahai horretan alderdi bakoitzak eztabaida gaiak ezarri beharko ditu baita bere "lehentasunak" ere. Ibarretxerentzat bi puntuk dute lehentasuna: normalizazio politikorako akordioa lortzea eta ondoren galdeketa baten bidez euskal gizarteak akordio hori berrestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu