Alderdietako eta sindikatuetako ordezkariekin bilduko da gaur Mather
Gipuzkoara eginiko bisitan herrialdeko alor sozio-ekonomikoko ordezkariekin biltzeko aukera izan du Jim Matherrek. Atzo goizean, Gipuzkoako hainbat enpresatan izan zen. Besteak beste, CAF, Irizar eta Oronako instalazioetan izan zen, eta han egiten den lana ezagutzeko aukera izan zuen. Bazkalorduan, Gipuzkoako enpresarien ordezkaritza batekin eta Xavier Solano Kataluniako Generalitateko Erresuma Batuko ordezkari ohiarekin eta SNPko aholkulariarekin bildu zen. Bisita horietan, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Jon Uriguen Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo diputatua izan zituen alboan. Matherrek gaur amaituko du Gipuzkoara eginiko bidaia. Foru Aldundiak jakinarazi duenez, alderdi politikoetako, sindikatuetako eta garapen agentzietako ordezkariekin bilduko da Batzar Nagusietan, egoera ekonomikoaz eta politikoaz iritziak partekatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu