EA, Batasuna, Aralar, EAE-ANV eta Zutik alderdietako ordezkariekin bilera egin dute gaur igandeaz geroztik Gernikan itxialdia egiten ari diren 18/98 sumarioko auzipetuek. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia laster kaleratuko duela eta, eskubide zibilen inguruko gogoeta proposatu nahi dute ekimen horren bidez auzipetuek. Horrenbestez, beren kezken berri eman diete alderdietako ordezkariei, eta haien babesa jaso dute.
Atzo, NaBaiko Paula Kasares eta Pablo Lorenteren bisita jaso zuten, eta, halaber, ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuetako kideekin bilera egin zuten.
Horrez gain, gaur Gernikako Juntetxean Bizkaiko Batzar Nagusiak eratu direnez, elkarretaratzea egin dute atarian. Ekimen horren bidez, zein egoeratan dauden oroitarazi nahi izan diete batzarkideei.
Joan den igandean hasi zuten itxialdila 18/98ko auzipetuek, eta gaur amaituko dute. Horretarako, manifestazioa egingo dute iluntzean.
Politika
Alderdietako ordezkariekin bildu dira itxialdia egiten ari diren 18/98ko auzipetuak
Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusien eraketaren harira, elkarretaratzea egin dute Gernikako Juntetxearen atarian. Gaur amaituko dute joan den igandetik Gernikan bertan egiten ari diren itxialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu