Alderdietako ordezkarien esanak

2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun

Bakartxo Ruiz



Bilduko eleduna

«Ezohiko espetxe politika aldatu behar da, mendekuan oinarritzen delako. Presoen osasuna ezin da kolokan jarri. Legeak ere hori dio, eta bete egin behar da. Politikoki ez du zentzurik, eta arduraz jokatzeko unea da».

Juan Jose Lizarbe



PSNko eleduna

«Lehenik, ekintza terroristak amaitu behar dira. Irudi du hori bete dela. ETA desegin, eta terrorismoaren biktimak aitortu behar dira. Parlamentu honek, baldintzak jarrita, espetxe politika malgutzeko eskatua du».

Patxi Zabaleta



Nafarroa Baiko eleduna

«Legebiltzar honek eskatu behar dio berriz ere Espainiako aginte judizialari eta gobernuari Amnesty Internationalen aholku guztiak bete ditzala. Espetxe politikari dagozkionak eta beste batzuk, inkomunikazioa kasu».

Jose Miguel Nuin



Ezkerrako eleduna

«Ukaezina da Espainiako Estatuak salbuespenezko espetxe neurriak ezartzen dituela. Inoiz ez gara ados izan, baina inoiz baino zentzu gutxiago dute orain. Neurrien amaierak baldintzarik gabekoa izan behar du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.