Euskal Herri osoko berrehun bat hautetsi bildu dira Donibane Lohizunen, goizean, Udalbiltzaren batzar nagusia ospatzeko. Lehendabizi Beasainen egin behar zuten batzar hori, abenduan, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen.
"Alderdikeriak gainditu eta udal hautetsi guztien gunea berrosatzeko urratsak emateko prest" dago Udalbiltza, batzar nagusi horretan onartu duten ebazpenak dioenaren arabera. Alderdi guztietako hautetsiak bilduko dituen "nazio erakundea lortzeko konpromisoa" adierazteko eskatuko diete alderdi politikoetako zuzendaritzei eta datozen hauteskundeetan udal hautagai izanen diren guztiei.
"Alderdikeriak gainditu eta udal hautetsi guztien gunea berrosatzeko urratsak emateko prest" dago Udalbiltza
Donibane Lohizunen (Lapurdi) egin dute batzarra, abenduan Beasainen (Gipuzkoa) egin behar zuena Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu