Aldirietako trenen prezioen igoera «estatu kolpea» dela salatu dute
DONOSTIA. Aldirietako trenen prezioak %10'9 igo izana herritarren ongizatearen aurkako «estatu kolpea» da, Eguzkiren iritziz. Elkarteak oroitarazi du 2009az geroztik urtero KPI Kontsumo Prezioen Indizea baino gehiago hazi dela aldirietako trenen prezioa. Salatu du lau urtean %28,3 igo dela ordaindu beharrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu