Aldundiak motorzale baten amari ordaindu behar dio
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak 85.403 euro eta KPIaren egokitzapena ordaindu beharko dizkio A-8 autobidean hildako motorzale baten amari. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak diputazioa zigortu du, motozalea «errepidean zeuden bi zulo handik» eragindako istripuan hil zelako. Istripua 2005eko maiatzaren 15ean gertatu zen, Donostiako Añorga auzorako irteeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu