Aldundiak zainduko du eliza atarian utzitako umea
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du, behin-behinean, igandean Donostiako eliza bateko atarian utzi zuten bost eguneko umearen zaintza. Etxerik gabeko batek aurkitu zuen jaioberria. Haurra erietxean dago, baina osasunez ondo. Umearen ama inputatua dago auziagatik, eta behin betiko erabakia hartu aurretik haren egoera aztertuko du aldundiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu