TAS Kirola Epaitzeko Auzitegiak Puerto auzian ustez izan duen zerikusiagatik Alejandro Valverde zigortu egin du, eta honek 2012 arte ezingo du lasterketetan parte hartu. CONIk Italiako Olinpiar Batzordeak Italian lehiatzeko bi urteko zigorra jarri zion Valverderi, eta txirrindulariak helegitea aurkeztu zuen Kirola Epaitzeko Auzitegian. Auzitegi horrek, berriz, martxoaren 16an jakinarazi zuen zigorra jartzeko eskumena zuela CONIk. Valverdek beste helegite bat jarri zuen, eta hari erantzuna da oraingoa, CONIri arrazoi ematen diona.
2007tik datorkio Valverderi arazoa, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Stuttgarteko Munduko txapelketan parte hartzeko betoa jarri zionetik. UCIk atzera egin zuen, baina CONIk erabaki zuen dopinagatik zigortzeko bidea zabaltzea.
Gaurko txirrindularien artetik palmares onenetakoa du Valverdek.
txirrindularitza
Alejandro Valverde 2012 arte zigortu du Kirola Epaitzeko Auzitegiak
Bi urtean ezingo du edozein lasterketetan parte hartu 'Puerto auzian' ustez zerikusia izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu