EB Europako Batasuneko 25 estatuetako adituak biltzen dituen Elikagaien Katearen batzordeak gaur aztertuko du, banan bana, hegaztien gripearen agerraldiak antzeman diren estatu kideetako egoera, eta neurri murriztaileak —besteak beste, etxeko hegaztiak esportatzeko eta mugitzeko debekuak— jarriko ditu indarrean.
Nolanahi ere, Alemania atzotik ari da aplikatzen Europako Batzordeak orain arteko kasuetan hartu dituen neurriak —Rugen uhartean hilda agertutako bi beltxargak HN51 birusa zutela egiaztatu zutenetik—. Hala, beltxargak aurkitu zituzten lekuan hiru kilometroko diametroko babes eremua ezarriko dute, eta 10 kilometroko zaintza eremua.
Babes eremuan etxeko hegaztiak etxaldeen barruan eduki behar dira gordeta, haiek beste leku batzuetara eramatea galarazita dago, eta halaber, haien okela esportatzea. Ehiza ere debekatu egin dute eremu horretan, eta gizakiek ere neurri bereziak hartu beharko dituzte beren burua gaixotasun horretatik zaintzeko.
Hegaztien gripea
Alemania iparraldetik oilasko okela esportatzea galaraziko du Europako Batzordeak
Alemaniako Rugen uhartean bi beltxargari hegaztien gripearen aldaerarik gaiztoena atzeman dietela-eta, inguru hartatik oilasko okela esportatzea debekatuko du gaur Europako Batzordeak. Nolanahi ere, Europako Batzordeak erabakia hartu aurretik, dagoeneko Alemania neurri horiek aplikatzen ari da. Europako Batasuneko estatuetan Grezian, Italian eta Alemanian agertu da hegaztien gripearen aldaerarik gaiztoena; hots, gizakiei erasaten dien HN51 birusa. Eslovenian eta Austrian badute agerraldien susmoa, eta ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu