Alemania, Suitza eta Italia, ekoizpen nuklearraren aurka
Alemaniak, Suitzak eta Italiak energia nuklearra alboratzeko erabaki garrantzitsuak hartu dituzte azken hilabeteotan, Fukushimako istripuak eragindako giroaren ondorioz. Alemaniaren kasuan, gobernuak itzaltze nuklearra erabaki du 2022rako. Gaur egun herrialdean martxan diren hamazapi errektoreak ixteko eta besterik ez egiteko konpromisoa hartu du Alemaniak. Suitzako Gobernuak ere antzeko erabakia hartu du. Hain zuzen ere, pixkanaka zentral nuklearrak ixtea erabaki du, 2034. urtera bitartean. Alabaina, Zurichek erreaktoreei 50 urteko iraupena onartu die. Mende erdia betetakoan itxiko ditu. Italiaren kasuan, herritarrek erreferendumean erabaki dute zentral nuklearrik ez dutela nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu