2006ko Munduko Kopa

Alemaniak eskuratu du finalerdietarako lehen txartela

Bi atseden egunen ostean, hirugarren fasea heldu da. Gaur hasik dira Munduko Kopako final-laurdenetako partidak. Lehenengo partida 17:00etan hasi da eta Alemania 1 - Argentina 1 emaitzarekin amaitu da luzapena. Ondorioz, penaltietan erabaki da sailkapena: 4-2 gailendu dira alemaniarrak. Bigarrena, berriz, 21:00etan hasiko da Italia-Ukraina. Gaur galtzen duten taldeak aukerarik gabe geratuko dira.

2006ko ekainaren 30a
19:43
Entzun
Alemania-Argentina: Munduko Kopa irabazteko bi hautagai nagusi elkarren kontra

Munduko Kopako final-laurdenetako aurreneko partida da, eta ikusmin handiena sortu duena. Alemania eta Argentina irabazteko hautagai nagusien zerrendan daude, baina bietako bat batere aukerarik gabe geldituko da gaurtik aurrera. Bi herrialde oso-osorik izango dituzte begira. Jarraitu irakurtzen hemen.

Italia-Ukraina: Azken zazpi urteetan semetzat hartu duen herrialdearen aurka ariko da gaur Shevtxenko

Futbolaren historian toki bat egiteko, Munduko Kopa batean aritu behar omen da. Txapela irabazteak hori lortzeko bidea errazten du, noski, baina ez da nahitaezko betebeharra. Di Stefano, Yashin, Platini, Cruyff, Van Basten... haietatik inork ez zuen inoiz Munduko Kopa irabazi, baina arrastoa utzi zuten aritu ziren ekitaldietan. Andrei Shevtxenko ezin zen horretaz harro egon duela gutxi arte (Dvirkivxtxina, Ukraina, 1976). Jokalari bikaina izateaz harro egon zitekeen, txapel eta sari garrantzitsuak irabazteaz (Txapeldunen Liga eta Urrezko Baloia), baina koska bat falta zitzaion handienen pare egoteko. Ez zekien Munduko Kopan edo Eurokopan aritzea zer zen. Alemanian bete du ametsa, hamar urte geroago, eta lau ahaleginetan huts egin ondoren. Jarraitu irakurtzen hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.