Eusko Jaurlaritzak alerta horia ezarri du astebururako, haizea eta euriteak direla eta. Euskalmet agentziak egindako iragarpenaren arabera, gaur arratsaldea eta bihar eguerdia artean, orduko ehun kilometrora arteko haizeteak izan daitezke. Bihar eguerditik aurrera, berriz, euria egingo du mardul: 24 orduan 60 litro ere pila daitezke. Ekialdean egingo du euri gehien.
Alerta gaur arratsaldean, 18:00etan, jarriko dute indarrean, eta igande eguerdira arte behintzat indarrean egongo da.
eguraldia
Alerta ezarri dute, euriagatik eta haizeagatik
Bihar eguerdira arte 100 kilometro orduko haizeteak izan daitezke, eta, ordutik aurrera, erruz egingo du euria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu