EGURALDIA

Alerta gorria ezarri du Jaurlaritzak igande goizalderako, olatuengatik

Igandean 06:00ak aldera izango da arrisku handiena itsagorarekin. Baionan uholdeak izan dituzte bart.

Belate, tuneletatik gertu. ANDONI CANELLADA, ARP
2014ko urtarrilaren 31
16:14
Entzun

Olatu handiak izango dira asteburuan ere. Bihar arratsaldean alerta laranja jarriko dute indarrean, 15:00etan, eta gorria izango da igandeko 03:00etatik 09:00etara. Arrisku handiena 06:00ak aldera izango da, itsasgora orduan baita. Bermeoko portua bihar arratsaldean itxiko dute astelehenera arte, eta kostaldeko gainerako portuetan ere neurriak hartuko dituzte.

Baionan uholdeak izan dituzte goizaldean. 05:00ak aldera, Errobiko eta Aturriko inguruak urpean geratu dira. Ibaiak hazita doaz azken egunetako euriteengatik, eta marea biziek bat egin dute horrekin. Baiona Ttipiko kale batzuetan sartu da ura; hamabost bat zentimetro. Herriko etxeak ohartarazi du itsasgora izango dela arratsaldean ere, 17:00etatik aurrera, eta ibai ingurutik autoak kentzeko agindu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.