Eguraldia

Alerta gorria ezarriko dute goizaldean olatuengatik

03:00etatik 07:00etara espero da arriskurik handiena; mareak gora egingo du, eta adi ibili beharko da kostaldean.

Denboralea Donostian, joan den azaroan. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Berria.info
2016ko otsailaren 8a
07:35
Entzun

Haize bolada indartsuak eta sei metro arteko olatuak espero dira datozen orduetan Euskal Herrian. Hori dela eta, alerta egoera ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtaun Sailak kostaldean. Laranja arratsaldeko seiretatik aurrera, eta goizaldetik egunsentira, gorria. Alerta gorria oso ezohikoa izaten da, eta neurri hori hartu izanak erakusten du egoeraren arriskugarritasuna: azkeneko aldiz 2014ko martxoan ezarri zuen Eusko Jaurlaritzak.

Euskalmetek aurreratu duenez, oso erne ibili beharko da hazearekin ere. Haizeak 100 kilometro orduko abiadura gaindi dezake zenbait eremutan, eta bereziki gogor joko du Bizkaian eta Araban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.