Eguraldia

Alerta horia, beroa dela eta

Euskal Herri osoan dago ezarrita alerta egoera, tenperatura beroen eta sute arriskuen eraginez.

Zarauzko hondartza, udan. ARGAZKI PRESS
2016ko abuztuaren 23a
17:22
Entzun

Bero handia espero da gaurko Euskal Herri osoan. Goiz-goizetik tenperatura beroak izan dira, eta, Euskalmetek jakinarazi duenez, 35 gradu ingurura irits daitezke termometroak Hego Euskal Herrian. Hegoaldean hortik gorakoak ere izan daitezke, Nafarroa eta Araba hegoaldean bereziki. Orduek aurrera egin ahala kostaldean goizeko hego haizea ipar-ekialdeko haizeak ordezkatuko duela uste du Euskalmetek, eta beroa apur bat apalduko dela. Zeruan urdin egongo da egun guztian. Ikustekotan, mendebaldeko inguru menditsuenetan ikusiko dira laino bakan batzuk. Hego haizeak, tenperatura beroek eta hezetasun faltak suteak izateko arriskua areagotu egiten dutela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzaren meteorologia agentziak.

Meteofrance agentziak antzeko eguraldia aurreikusi du Ipar Euskal Herrian ere, baina uste du tenperaturak hainbeste ez direla igoko. Tenperatura beroenak 30-31 gradu ingurukoak izango dira inguru horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.