Eguraldia

Alerta laranja bihar arte luzatu dute

Biharko prezipitazioa mardul eta etengabea iragarri du Euskalmetek, kantauri isurialdean bereziki. Zerua estalita egongo da eta euria erruz eta maiz egingo du, goizean batez ere. Eman eguraldiaren berri 'Berriketan.info'-n eta bidali argazkiak [email protected] helbidera.

2012ko otsailaren 4a
19:14
Entzun

Hotzak Euskal Herrian jarraituko du gaur ere. Arratsalderako elur maila 300 metrora igoko dela iragarri du Euskalmetek. Kostaldean elurra zena, euri bilakatuko da gau partean.

Tenperaturari dagokionez, tenperatura maximoak 4-5 gradu ingurukoak izango dira kostaldean; barnealdean, aldiz, 0-2 gradu ingurukoak. Alerta laranja bihar arte luzatu dute. 

18:30ean jasotako tenperaturak:

Loiuko aireportua: 4,4 gradu

Hondarribiako aireportua: 4,8 gradu

Gasteizko aireportua: 0 gradu

Iruñea: 0,8 gradu

Biarritz: gradu 1

Donibane Garazi: -3 gradu

Biharko prezipitazioa mardul eta etengabea iragarri du Euskalmetek, kantauri isurialdean bereziki. Zerua estalita egongo da eta euria erruz eta maiz egingo du, goizean batez ere. Tenperatura igo egingo da eta baita elur maila ere; goizean 300-500 metro inguruan egongo da eta arratsaldean eta gauean 800 metro inguruan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.