EGURALDIA

Alerta laranja eman du kostaldean Euskalmetek

Meteorologia agentziak hotza, haizea eta euria iragarri ditu gaurko.

Haizea zakar jotzen Donostian. GORKA RUBIO, ARP
2014ko otsailaren 10a
09:38
Entzun

Denboraleak ez du etenik Euskal Herrian, eta alerta laranja eman du berriz ere Euskalmetek kostaldean. Metereologia agentziak iragarri du eguraldi haizetsua eta euritsua nagusituko dela astean zehar, eta dagoeneko orduko 153 kilometroko haize ufadak zenbatu dituzte Matxitxakon.

Itsasoan, berriz, datozen orduetan gora egingo du olatuen altuerak, eta zazpi metroetaraino hel litezke. Bihar goizeko seiretara arte eman du Euskalmetek alerta laranja,

Euria ere erruz egingo du, zaparradak maiz botako ditu, eta noizean behin baliteke trumoiak jo eta txingorra egitea. Tenperatura hamar gradukoa izango da gehienez kostaldean eta bost eta zazpi artekoa barnealdean. Elur maila 700-800 metro inguruan egongo da eta baliteke ekaitz guneetan 600 metrotara jaistea.

Itxita daude jada Opakuako eta Herrerako mendateak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainerakoak zabalik daude, baina Etxegaraten (Gipuzkoa), Azazetan, Urduñan eta Altuben (Araba) kontuz gidatzeko eskatu dute.

Aemet Espainiako Metereologia Agentziak, berriz, alerta laranja eman du haizeteengatik Nafarroa iparraldean. Orduko 90 kilometroko ufadak espero dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.