Euskalmetek eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alerta laranja eman dute gaurko Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan, beroaldiagatik. Soilik Kantauri itsasoko kostaldean eutsi diote alerta horiari. Iragarri dutenez, barnealdean litekeena da egunez tenperaturak 40 gradutara ailegatzea. Epelago egingo du kostaldean; bertan, termometroek ez dituzte 33 graduak gaindituko. Bihar arte iraungo du alerta laranjak, etzi eguraldiak okerrera egingo duela iragarri baitute.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hainbat aholku eman dizkie herritarrei, beroari aurre egiteko. Nafarroako Gobernuak eskatu du ur asko edateko eta eguzkitan ariketa fisikorik ez egiteko. Eusko Jaurlaritzak zehaztu du kirola «bero gutxien egiten duen orduetan» egiteko, eta aholku gehiago eman ditu: besteak beste, entsaladen eta frutaren tankerako janari arinak jatea, eta arropa egokiak eta kolore argikoak janztea.
Gainera, beroaren eraginez suteak piztea errazagoa dela gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta, hortaz, hainbat jokabide arriskutsu —mendietan zigarreta puntak botatzea, kasu— saihesteko eskatu du.
Alerta laranja eman dute bihar arte Hego Euskal Herrian, beroaldiagatik
Termometroak 40 gradura iritsiko direla iragarri dute Espainiako Meteorologia Agentziak eta Euskalmetek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu