Politika

"Alertan" daudela esan du Rubalcabak, "ETA atentatua egiten saiatuko delako"

Espainiako hauteskundeen kanpaina bihar hasiko da, eta Gobernuak "segurtasun neurri denak" hartu ditu.

2008ko otsailaren 21a
15:02
Entzun
Bihar hasiko da Espainiako hauteskundeen kanpaina, "eta ETA atentatua egiten saiatuko delako", Espainiako Estatuan Polizia, Guardia Zibila eta Armada "gehieneko alerta" egoeran daudela esan du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Barne ministroak. Besteak beste, azpiegitura "bereziak" zainduko dituzte.

"Ohiko operazioa da hauteskundeak daudenean", Rubalcabaren arabera, "eta Estatuaren eginbeharra da segurtasun neurri denak hartuta atentatuak eragoztea, nahiz eta su-etenaz geroztik ETA ahulago dagoen".

"Terrorismo islamdarragatik ere alertan" daudela dio Espainiako Barne ministroak. 2004ko hauteskundeak baino hiru egun lehenago Al Kaedak atentatu handiak egin zituen Madrilen -ia berrehun hildako izan ziren-, eta hori gogoratu du Rubalcabak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.