Gastronomia

Alex Mugikak irabazi du Euskal Herriko pintxo txapelketa

Markalao izeneko pintxoarekin gailendu da. Mugikak Iruñeko Estafeta kalean du jatetxea: La Cocina de Alex Mugika. Betiko plater bat du ardatz pintxoak: bakailaoa patatekin.

Mugika, saria jasotzen, pozarren. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
ainara arratibel gascon
2015eko urriaren 21a
08:06
Entzun

Markalao. Halaxe du izena Euskal Herriko Pintxo Txapelketa irabazi duen pintxoak. Alex Mugikak (Donostia, 1963) egindako pintxoa, beste bederatzi parte hartzaileei gailendu zaie. Pintxoak bi osagai sinple ditu: bakailaoa eta patatak. Mugikak Iruñeko Estafeta kalean dauka jatetxea, eta lankideei eta gaur goizean Hondarribian (Gipuzkoa) jokatu den finalean parte hartu duten guztiei eskaini die saria: "Haiena ere bada sari hau. Maila ikaragarria izan da", nabarmendu du saria jaso eta gero, hunkituta.

Mugikak beste hainbat sari ere irabazi ditu. Besteak beste, bakailaorekin egindako pintxorik onenarena eta garagardoarekin hartzeko aproposena den pintxoarena. Haren atzetik geratu dira Gernika-Lumoko (Bizkaia) Zallo Berri jatetxeko Eneko Ordorika, Zerriarekin egindako snack diskordanteak pintxoarekin eta Huarteko (Nafarroa) Abako Jatetxeko Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga Street Food pinxoarekin. Epaimahaiak aurten egondako maila altua nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.