Politika
Alexander Akarregi Espainiara estraditatu du Holandak
Alexander Akarregi euskal herritarra Espainiara estraditatu du gaur Holandak. ETAko Bizkaia komandoko kide izatea leporatzen dio Espainiako Poliziak Akarregiri, eta joan den uztailean atxilotu zuten Amsterdamen Hego Amerikara zihoan hegazkin bat hartzera zihoala.
Espainiako Poliziako iturrien arabera, Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutzaga ETAko kideek lehergailuz beteta zeramaten autoak eztanda egin eta bi gazte horiek hil eta gero ihes egin zuen Akarregik. Ibilgailu hura alokatu izana egozten diote Holandak estraditatu berri duen gazteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu